Hemeroteka


Compartir
2012-05-31

Iban Barrenetxeak jasoko du 2011ko Libro Kirico Saria

"El Cuento del Carpintero" liburuak lortu du 2011ko Club Kirico Saria. Iban Barrenetxea irudigile elgoibartarrak idatzi eta ilustratutako liburua da "El Cuento del Carpintero"; kalitate handikoa, originala, umoretsua eta detailez betetako ilustrazioekin osatutakoa, epaimahaiaren iritziz.

Sari-banaketa maiatzaren 26an egingo da Madrilgo Haur Liburuaren Azokan.

Kirico Saria Club Kirico osatzen duten 93 liburu-dendek ematen dute. Club hori osatzen duten liburu-dendek haur eta gazte irakurleentzako kalitatezko liburuen aldeko apustua egiten dute eta lan horren emaitzak www.clubkirico.com web gunean plazaratzen dituzte.

2010ean sortu zuten Libro Kirico Saria. Urtez urte 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako libururik onenari ematen zaio sari hori. Lehenengo saria Davide Cali eta Sonja Bougaevaren "Malena Ballena" liburuarentzat izan zen. Bigarrena, berriz, 2011ko libururik onena, Iban Barrenetxearentzat izan da.

Liburuak Firmin izeneko arotz baten abileziak eta baroi batekin dituen gora-beherak kontatzen ditu. Hemen duzue liburuaren booktrailerra: