Hemeroteka


Compartir
2020-07-06

Hurrengo Lazarillo Sarien deialdia egin dute

2020ko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta McDonald´s-en babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Lehiaketak bi sail ditu: haur eta gazte album ilustratuarena eta literatura-sorkuntzarena. Aurtengo deialdian, literatura-sorkuntzaren atalean, haur-literatura obrak jasoko dituzte; hain zuzen, euskaraz, katalanez, galegoz edo gaztelaniaz sortutako 11 urtetik beherako haurrei zuzendutako lanak.

Sariak, atal bakoitzean, 6.000 eurokoak izango dira. Literatura sorkuntzaren atalean lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira eta album ilustratuan azaroaren 30a baino lehen. Sariak 2021eko apirilean jakinaraziko dira Haur-Liburuaren Egunaren bueltan.

Haur- eta gazte-literaturako Espainiako sari zaharrena da Lazarillo Saria. 1958. urtean sortu zuen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985. urtetik aurrera, ordea, OEPLIk hartu zuen sariok antolatzeko ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide denez gero, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero.

Oinarriak Album ilustratua eta Oinarriak Literatura-Sorkuntza