Hemeroteka


Compartir
2024-01-10

Hona aurtengo Etxepare sariaren oinarriak

Aurtengo Etxepare sariaren oinarriak aurkeztu dituzte. Saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute, haien euskara zerbitzuen bitartez. Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri elkarteak laguntzen die eta Nafarroako Gobernua zein Euskarabidea ditu babesle. Oinarriei dagokienez, haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal dira, hau da, hitza eta irudia elkarren osagarri dituzten obrak. 

Lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Bakarka zein idazle/ilustratzaile osatutako taldean aurkeztu ahal da. Oinarrietan lanek izan behar dituzten ezaugarriak, formatuari dagokionez, zehaztu dituzte, baita lanak bidaltzeko bideak. Lanak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 10ean itxiko dute eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna maiatzaren 28a. Sari bakarra emango dute, 5.000 eurokoa eta Pamielak albuma argitaratuko du.