Hemeroteka


Compartir
2021-07-09

«Hitzak Zaindari» proiektua abiatu dute Euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dute martxan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu ditzute kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.

Egitasmo honek hiru ekimen izango ditu: erakusketa ibiltari bat, liburuxka bat eta emanaldi bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratuko da, eta uztailaren 6tik irailaren 2ra arte egongo da ikusgai. Ondoren, Gipuzkoako beste lau herritan ikusi ahal izango da. Kutxa Kulturreko erakusketaren azken egunean, irailaren 2an, zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Nerea Loiola eta Imanol Epelde euskal artistek. Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

 

Literaturaren zaintza

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko. Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

Hauexek dira «Hitzak Zaindari» egitasmoa osatzen duten ekimen zehatzak:

Erakusketa

#HitzakZaindari testuak binilo euskarrian egongo dira ikusgai Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, uztailaren 6tik irailaren 2ra arte. Ondoren, beste lau herritara eramango da erakusketa.

Liburuxka

Hitzak zaindari erakusketaren testuak bildu eta argitaratu dira, formatu txikian. Doan banatuko dira.

Aurrez aurreko emanaldia

Hitzak zaindari zuzeneko emanaldia eskainiko dute Nerea Loiolak eta Imanol Epeldek, irailaren 2an, 20:00etan, Kutxa Kultur Plazan, «ZAINTZADAN» izenburupean.

QR bidez, aipu bat eransteko edo nork bere testua idazteko aukera eskainiko da.

Erantsi aipu bat, edo zeurea idatzi

Zuk ere parte har dezakezu ekimen honetan. Erantsi ezagutzen duzun aipu bat edo zeurea sortu. Horretarako, inprimakia bete behar duzu.