Hemeroteka


Compartir
2011-04-04

Hiru euskal ilustratzaile Bratislavan

Bi urtean behin Bratislavako Biurtekoa egiten da iraila eta urrian zehar. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Cultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatzen dute. Bertan, lan originalen erakusketa bat paratzeaz gain, haur eta gazte literaturako nazioarteko adituak biltzen dituen sinposio bat ere burutzen da.

 

Biurtekoan parte hartzeko aukera ezberdinak daude ilustratzaileentzat. Aurkeztu daitezke bakarka nahi izanez gero. Baina, Galtzagorri Elkarteko kide direnek, eta Galtzagorri OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil) erakundearen parte denez, OEPLIk Espainiako Estatuko 15 ilustratzaileren lanak aurkezteko aukera du. Honek esan nahi du Galtzagorriko kideek badutela aukera lanak OEPLIra bidaltzeko eta bertatik bideratzen dela kontu guztia.

 

Bada, aurten guztira hiru euskal ilutratzaileren lanak eroango ditu OEPLIk Bratislavara. Hain zuzen ere, Iñaki Martiarenaren Haize adina (Cristinaenea Fundazioa), Iban Barrenetxearen Bombástica Naturalis (A buen Paso) eta Iraia Okinaren Ilania (Gero-Mensajero).

 

 

15 ilustratzaile

Esan bezala, OEPLIk guztira 15 ilustratzaileren lanak bidal ditzake Bratislavara. Hauek dira hain zuzen, aurten bidaliko dituen ilustratzaileen lanak:

 

• Anxo Fariña No castelo de Mabel Promocions Culturais Galegas

• Javier Zabala Der einsame Drache/ El hombre que compro la ciudad de Estocolmo  Bohem Press / Ediciones SM 

• Rocío Martínez El de-sastre perfecto Edelvives

• Iñaki Martiarena Haize adina/La edad de pavo Chistianaenea Fundazioa

• David Pintor Cuentos para niños que se  duermen enseguida Kalandraka

 • Iban Barrenetxea Bombástica Naturalis A Buen Paso

• Ajubel Robinson Crusoe Media Vaca

• Kristina Sabaite Mamá cabra ola, ola,la! Galaxia

• Iraia Okina Ilania Gero/Mensajero

• Mercè López L´home Supercucamolla Man Crüilla L´esquelet Animallibres

• Immapla El rei del mar Océano

• Meritxell Durán Faules morals A Buen Paso

• Roger Olmos El princep dels embolics / Un cuento lleno de lobos Baula/ OQO

• Miguel Angel Díez L´home del sac Animallibres

• Martina Vanda Esperando el tren CIDCLI

 

Sariak

Biurteko honen baitan, nazioarteko epaimahai batek honako sariak ematen ditu: GRAN PRIX bat (3.000 $), 5 URREZKO SAGAR (Bakoitza 1.500 $ eko balioarekin) eta 5 Plaka (bakoitza 1.000 $koa).