Hemeroteka


Compartir
2019-06-03

“HGL Selfie” lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera OEPLIk

2019ko Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, eta bere lau atalen bidez (Consejo General del Libro, ClijCat, Gálix eta Galtzagorri) antolatutako "HGL Selfie" lehiaketak baditu irabazleak!

Parte hartzaile bakoitzak irakurri duen eta bereziki atsegin duen ipuin bat hautatu du eta liburuaren azalean edo pasarte batean oinarritutako selfiea aurkeztu du lehiaketara ikastetxe edo liburutegien bitartez. Galtzagorri Elkarteak jasotako marrazkien artean hauek hautatu ditu irabazle:

Irakurle Aurreratuen kategoria:

Ekain Aguirrezabalaga, Marina Aranes, Ekhiñe Kerexeta, Aitzol Uranga eta Anartz Garrastazu. Iturzaeta ikastetxeko LH5eko ikasleak, Bergara (Gipuzkoa). “Tintin urre beltzaren lurraldean” liburua aukeratu dute beraien selfia sortzeko.

Zorionak Iturzaetako gaztetxoei eta parte hartu duzuen guztiei! Irabazleek liburu lote bana eta diploma jasoko dituzte, baita ikastetxeak ere.

Honakoak izan dira irabazle guztiak:

LEHEN IRAKURLEAK

  • Kevin Oliva i Hernández. El soldadito de plomo (Barcelona)
  • Oriol de la Fuente Rial. Axente Riciños (A Coruña)
  • Julia Pascual Rojas eta Celia Pascual Rojas. Caperucita Roja (Logroño)

IRAKURLE AURRERATUAK

  • Ekain Aguirrezabalaga, Marina Aranes, Ekhiñe Kerexeta, Aitzol Uranga eta Anartz Garrastazu. Tintin urre beltzaren lurraldean. Iturzaeta Herri eskola. (Getaria)
  • Massylia Sadni. Blancanieves y los siete enanitos. (Marruecos)
  • Fátima Ezziani. La caputxeta vermella. (Tarragona)
  • Mara López Rivera. O soño do merlo branco. (Lugo)

SUPER IRAKURLEAK

  • Joel Covelo Gallego. O misterio do faro vello. (Pontevedra)