Hemeroteka


Compartir
2018-06-21

“H.C. Andersen-en ipuin bat Komikian” lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera OEPLIk

2018ko Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, eta bere lau atalen bidez (Consejo General del Libro, ClijCat, Gálix eta Galtzagorri) antolatutako "H.C. ANDERSEN-EN IPUIN BAT KOMIKIAN" lehiaketak baditu irabazleak!

Galtzagorri Elkarteak jasotako marrazkien artean hauek hautatu ditu irabazle: Lehen Irakurleen kategorian: Iraia Santos Pagei. Juan San Martin Liburutegia, Eibar (Gipuzkoa), “Berunezko soldadutxoa” liburuan oinarritutako komikiarekin. Irakurle Aurreratuen kategorian: Uxue Gurrutxaga, Zaloa Unamuno eta Maria Borislavova. Mariaren Lagundia ikastola, Bergara (Gipuzkoa). “Poxpolo saltzailea” liburua aukeratu dute beraien komikia sortzeko. Super Irakurleak kategorian: Omar Fernandez Alberdi. Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI. Durango (Bizkaia), “Ahatetxo itsusia” liburuan oinarritutako komikiarekin.

Zorionak hirurei eta parte hartu duzuen guztiei!

 

Irabazle bakoitzak liburu lote bana eta diploma jasoko ditu. Neska-mutilek haien ikastetxearen edo Udal liburutegiaren bidez hartu zuten parte hiru kategoriatan: Lehen Irakurleak (LH 1-2-3); Irakurle Aurreratuak (LH 4-5-6) eta Super Irakurleak (DBH 1-2). Eta irabazle suertatu direnen ikastetxeek ere liburu lote bana jasoko dute.

Parte hartzaile bakoitzak irakurri duen eta bereziki atsegin duen Andersenen ipuin bat hautatu du. Ondoren, ipuin horren komikia marraztu du, honen binetak eginez.

 

Honakoak izan dira irabazle guztiak:

LEHEN IRAKURLEAK

• Matías Romero Maestre. Biblioteca P. Gonzalo Sochier. Castuera (Cáceres).

• Ferran Romera Puell. Biblioteca Móra la Nova (Tarragona).

• Iraia Santos Pagei. Juan San Martin Liburutegia. Eibar (Gipuzkoa).

• Mara Freire Carracedo. BCEIP A Xunqueira 1. (Pontevedra).

 

IRAKURLE AURRERATUAK

• Ana Fernández Ruiz. Biblioteca José Jiménez Lozano. Renedo de Esgueva (Valladolid)

• Martí Ferriol Calafell i Gerard Vidal Moreno. Biblioteca Municipal de Sineu (Illes Balears)

• Uxue Gurrutxaga, Maria Borislavova eta Zaloa Unamuno. Mariaren Lagundia ikastola. Bergara (Gipuzkoa)

• Sandra Paola Lozano Justo. ANPA Celso Emilio. Ferreiro

 

SUPER IRAKURLEAK

• Selena Lizaga Sales. CEIP Lucien Breit (Zaragoza)

• Omar Fernández Alberdi. Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI. Durango (Bizkaia)

• Carlota Salgado García, Noemí Collazo Rodríguez, Lucía Domínguez Pérez, Raisa Rodríguez Pérez, Lucía Covelo Pereira, Ales Pais Costas y Pablo Fernandez Abalde. IES CARLOS CASARES. Vigo (Pontevedra)