Hemeroteka


Compartir
2012-11-08

Haurrentzako album ilustratuei buruzko masterra

Ilustratzaileei zuzendutako master berri bat sortu du i con i eskolak: Haurrentzako Album Ilustratuei buruzko masterra. German Sanchez Ruiperez Fundazioaren Irakurlearen Etxea edo Casa del Lector sortu berriarekin elkarlanean jarri dute martxan master hau eta bertan (Madrilen) egingo dira saio presentzialak. Urriaren 17an inauguratu zen Casa del Lector, Matadero Madrid Arte Garaikidearen gunean.

Masterra hiru ataletan banatzen da:

1. Programa akademikoa (irakasle titularrek emango dute)

a. Albuma

b. Diseinua

c. Haurtzaroa

d. Argitalpen merkatua

e. Narrazioa

2. Irakasle gonbidatuekin topaketak

3. Ikasturtean zehar garatzen den proiektua

Masterrean izena emateko eskaera egin beharko da, lekuak mugatuak baitira. Horretarako curriculum laburra, gutun bat masterra egiteko arrazoiak azalduz, eta album ilustratu baten proiektuaren storyboard-a (PDF formatuan) bidali beharko dira ondoko helbidera: escuela@i-con-i.es.

Masterra hiru modutara egin ahal izango da:

1. Full Time: urtebete iraungo du; 2013ko urtarriletik abendura. Eskolak ostegun eta ostiraletan izango dira 16:00etatik 20:00etara, Casa del Lector eraikinean.

2. Part Time: 2 urte iraungo du; 2013ko urtarriletik 2014ko abendura. Eskolak bi astetik behin izango dira larunbatetan, 10:00etatik 20:00etara.

3. On line: urtebete iraungo du; 2013ko urtarriletik abendura. Irakasle titularren saioak bideokonferentzia bidez egingo dira, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara (GMT+1). Hamabostean behin, asteartez, irakasle gonbidatuen saioak egingo dira, 18:00etatik 21:00etara.

Masterra 3.500 euro kostako da modalitate guztietan. Gehienez 25 ikaslerentzat lekua izango da modalitate bakoitzean. Ordainketa bi epetan egin daitezke.

Eskaerak egiteko epea zabalik dago, azaroaren 25a arte.

Masterrari buruzko informazio gehiago bildu dute ondoko bideoan: