Hemeroteka


Compartir
2012-10-12

Haurrekin poesia irakurtzen ikasteko on-line ikastaroa

IBBYren Mexikoko adarrak (A Leer) "¿Tiene que rimar? Leer poesía con niños" izeneko on-line ikastaroa antolatu du. Haurrekin poesia irakurtzen ikasteko ikastaro hau Lehen Hezkuntzako irakasleei, liburuzainei, irakurketa sustatzaileei, gurasoei eta liburu-saltzaileei zuzenduta dago. Urriaren 12an hasiko da izena emateko ondoko helbide elektronikora idatzi behar da: formacion@ibbymexico.org.mx.

Ikastaroaren helburua haurrak txikitatik poesiara gerturatzeko bideak erakustea da. Parte hartzaileekin batera haur poesiari buruzko kontzeptuak landuko dira, haurrei zuzendutako poesiaren panorama zabala erakutsiz.

Landuko diren gaiak ondokoak izango dira:

- Zer da poesia? Nola bereizi?
- Haur poesia definitu
- Herri poesiaren eta egileena
- Figura erretorikoak
- Zer diote poemek?
- Haurrentzako poesia liburuak
- Haurrentzako poesia aukeratzea
- Haurrekin poesia irakurtzea

Ikastaroa 5 astekoa izango da, 50 ordukoa.