Hemeroteka


Compartir
2014-11-25

Haur Literaturaren ikuspegi globalaz ikastaroa on-line

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eskaintzen duen Haur eta Gazte Literatura Masterraren harira, eta Banco del Libro de Venezuela erakundearekin batera, ingelesez eta on-line emango den lehen ikastaroa egingo da honako goiburuarekin: Children's Books from a Global Perspective (Haur Liburuak Ikuspegi Globaletik). 2015eko martxoaren 30ean hasiko dira saioak eta izen-ematea urtarrilaren 7tik martxoaren 10era egongo da zabalik.  

Ikastaro honetan, besteak beste, haurrentzako liburuetan eragina duten zenbait ezaugarri aztertuko dira; produktu kulturalaren alderdia, kritikarena, generoak, liburu eta irakurle motak eta abar. Guztira, lau gai landuko dira eta 12 kredituren balioa izango du, 300 ordu. Ingelesez eta on-line egingo da.

Ikastaroaren koordinatzaileak Maria Teresa Colomer eta Carolina Holmes izango dira.