Hemeroteka


Compartir
2015-02-05

Haur Literaturako Mikel Zarate VI. Saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako(6-12 urte bitartekoentzat) euskarazko kontakizunak aurkez daitezke bertara.

Lanak aurkezteko azken eguna 2015eko apirilaren 30a izango da eta idazlanak helbide honetara igorri beharko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama.

Leire Bilbaok Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osatuko dute epai-mahaia.

Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

2014ko saria Patxi Zubizarreta idazlearentzat izan zen, Mundua baloi batean lanagatik. Dagoeneko argitara eman du Elkar argitaletxeak, Elena Odriozolaren ilustrazioekin.

Oinarriak