Hemeroteka


Compartir
2012-05-11

Haur literatura helduentzat

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan ibilbide oparoa duten profesionalak izan dira aurten Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Literatur Topaketen protagonista iragan apirilaren 23an, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Egunean. Idazle eta irudigile horiek, ez ezik, Haur Literatura bera izan da protagonista nagusia, izan ere, aurtengo jardunaldien leloa "Haur Literatura: Helduen Literatura" izan da eta Galtzagorri Elkarteko bazkide hauen parte hartzea ezin aberatsagoa gertatu da. Juan Kruz Igerabide (idazlea), Eider Eibar (irudigilea), Yolanda Arrieta (idazlea) eta Pello Añorga (idazle eta kontalaria) izan dira aurten HUHEZIk antolatzen dituen Literatur Topaketetako hizlariak. 

Saioetara joaterik izan ez zutenek zuzenean ikusi ahal izan zituzten MUTelebistaren bidez. Orain, berriz, ikusgai daude MUTelebistaren artxiboan.

Igerabidek eman zuen lehen saioa "Bizirik irauteko literatura" goiburu hartuta. Haur Literaturan datzan bizitzarako, jakintzarako eta pertsonaren eraikuntzarako bidea azaldu zuen bere hitzaldian. Eider Eibarrek irudiaren "hizkuntzara" hurbilpena egin zuen. Yolanda Arrietak, berriz, literatura modu bibentzialean ezagutarazteko saioa egin zuen. Eta Pello Añorgak ipuin kontaketa baten bidez aurtengo topaketen muinera iristeko ahalegina egin zuen "Haur ipuinak helduentzat: helduak izatera heltzeko" izeneko saioan.

Saioen inguruko albistea hemen duzue ikusgai.