Hemeroteka


Compartir
2016-07-02

"Haur Literatura 0-8" ikastaroa EHUren Udako Ikastaroetan

Uztailaren 6an eta 7an "Haur Literatura 0-8" lantegia zuzenduko du Itziar Zubizarreta Haur eta Gazte Literatura adituak EHUren Udako Ikastaroetan. Galtzagorri Elkarteko Itziar Zubizarretak berak eta Oihana Etxegibel Bularretik Mintzora egitasmoko koordinatzaileak, eta, Juan Kruz Igerabide idazle eta EHUko Mikel Laboa katedraren zuzendariak emango dituzte saioak.

Haur literatura baliabide egokiak eskaintzea eta haiek erabiltzeko eta transmititzeko trebetasunak garatzea dute helburu saioek. Lehenengo saioan poesia landuko da. Bigarrenean, berriz, ipuinak. (Egitarau osoa)

Lekuak mugatuak dira baina oraindik bada izena emateko aukera. Lantegia Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egingo da.

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/haur-literatura-0-8-urte-bitartean