Hemeroteka


Compartir
2012-03-30

Haur Liburuaren Boloniako Azokarako aholkuak

Martxoaren 19tik 22ra egingo da 2012ko Haur Liburuaren Boloniako Azoka; haurrei zuzendutako argitalpenen eta multimedia industriaren alorrean egiten den azokarik garrantzitsuenetarikoa.

Aurten 66 herrialdek hartuko dute parte, 1.200 postu jarriko dituzte eta alor horietako 5.000 profesional erakarriko ditu azokak. Ilustratzaileentzat azoka berezia izan ohi da, izan ere, bertan ikusgai izaten den ilustratzaileen erakusketan mundu mailan berritzaileenak diren irudigileek hartu ohi dute parte. Aurtengo erakusketa 360 ilustraziorekin osatuko dute, horien artean, Leire Salaberria ilustratzaile gipuzkoarrarenak izango dira.

Ilustratzaile askok eta askok bisitatu ohi du azoka eta horiei zuzendutako hainbat gomendio edo aholku bildu ditu Ana Garralon literatur aditu eta kritikariak bere blogean: http://anatarambana.blogspot.com/.

Azokarako bidaia hasi aurretik, azokan bertan eta ondoren aintzat hartzeko gomendioak dira denak.

Hemen dituzue laburbilduta:

Joan aurretik: 

- Esku artean duzun proiektua erakusteko prestatu eta eraman
- Proiekturik ez baduzu, bisita edo aurkezpen txartelak, edo zure lanen adibideak prestatu
- Karpeta edo Ipad batean eraman erakutsi nahi dituzun lanak. Ondo aukeratu eta ez eraman gehiegi.
- Web gunea edo bloga baduzu, eguneratu eta txarteletan idatzi
- Azokan horma bat izaten da iragarkiak eta kontaktuak jartzeko, eraman zurea
- Oinetako erosoak eraman

Azokan:

- Ilustratzaile asko ikusiko dituzu, baina ez pentsatu beste bat gehiago zarenik
- Hitzordurik ez baduzu, zenbait mahaitan portfolioak ikusteko ordutegiak dituzte
- Ondo ikusi dena, azoka zure lanerako inspirazio iturri izan daiteke
- Azoka erakustoki ona da joerak detektatzeko eta bogan dagoena ikusteko
- Aztertu egitaraua eta ez galdu ilustratzaileei zuzendutako hitzaldi, solasaldi eta jarduerak
-  Aurtengo herrialde gonbidatua Portugal da.
- Azoka ez da azokan amaitzen. Hirian hainbat erakusketa izaten dira. Aurten Ana Juan ilustratzailearen erakusketa inauguratuko da Pinakotekan. Morandi Museoa ere ikusteko modukoa da.
- Lehena izan iristen eta azkena joaten, aukera guztiak baliatu zure lana ezagutzera emateko.
 

Ondoren:

- Jarraitu eraman duzun horretan lanean.
- Berrikusi ekarri dituzun katalogo eta txartelak
- Norbaiti zerbait bidaltzekotan geratu bazara, lehenbailehen egin
- Lagun berriei mezuren bat bidali harremana ez galtzeko
- Hasi datorren urteko azoka prestatzen