Hemeroteka


Compartir
2013-01-19

Haur ipuin klasikoen erakusketa berezia

Haur Literaturako Klasiko Unibertsalik ezagunenak "irakurtzeko" modu berezia eskaintzen du Aiete Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketak. Mari Errauskin, Loti ederra, Guillermo Tell, Txanogorritxo, Esne-saltzailearen ipuina, Edurnezuri, Hamelingo txirularia, Enperadorearen jantzi berria, Exkalibur, Hansel eta Gretel, Bremengo musikariak eta beste hainbat ipuin klasiko irudikatu dituzte Playmobilak eta Olentzero Aieten izeneko erakusketan.

Horrez gain, Aieteko Gaztelekuko gazteek egindako maketak ere ikusgai daude bertan, eta Playmobil enpresaren dohaintzari esker, Haurtxoko eta Gaztelekuan tailerrak, jokoak eta abar egingo dira egun hauetan.

Erakusketa hau dela eta ipuin kontaketa berezi bat ere antolatu da urtarrilaren 4rako. Bertan Aurorita izeneko neskatilak, Olentzerok ekarritako playmobilekin hasiko da jolasean eta... 

Playmobilak eta Olentzero Aieten erakusketaren komisarioa, Luis Fernández, Playmobil zale eta aditu sutsua da. Panpinatxo hauek erabiliz erakusketa desberdin asko egin ditu, besteak beste 2012an Bilboko itsasadarra itsas museoan izan zena. Orain, berriz, ipuin klasikoen irudikatze berezi honekin gozatzeko aukera da Donostian.

Erakusketa urtarrilaren 19a arte egongo da ikusgai.