Hemeroteka


Compartir
2013-03-02

Haur eta Gazte Literaturaren Behatokia Zaragozan

Haur eta Gazte Literaturaren Behatokia zabaldu du Atrapavientos elkarteak Zaragozan. Las Armas Arte eta Musika Zentruan du egoitza eta bertan haur eta gazteen literaturaren egoera eta bilakaera aztertzeaz gain, sormen eta kultur estrategia berriak garatuko dituzte. Guraso nahiz haurrentzako idazketa tailerrak, literatur tailerrak, liburu digitalen sorkuntza ikastaroak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta beste hainbat ekimen eta jarduera antolatu dituzte 2013rako.

Horiez gain, azpimarratzekoak dira Maria Teresa Andruetto (Andersen Saria 2012) idazle argentinarrarekin egingo den txat bidezko saioa, eta Casa del Lector guneko zuzendariaren hitzaldia.