Hemeroteka


Compartir
2024-09-25

Haur eta gazte literaturako ‘Gaiztoak’ dira Gonagorri berriaren hizpidea

Gonagorri podcastaren atal berria egin dugu.

Non dago gaiztoa? Pello Añorgarekin haur eta gazte literaturako gaiztoez, itzalez eta ilunaz mintzatu gara. Iluntasunak betetzen duen funtzioaz, ontasun/gaiztakeria binomioaren alderdi moralaz eta itzalaren azalpen psikologikoaz. Hori guztia Añorgaren bibliografian barrena ibilbide bat eginda ekarri dugu.

Kontaketa Nerea Ariznabarretak egin du eta gomendioa Lore Agirrezabalek.

Ez galdu!