Hemeroteka


Compartir
2015-06-12

"Haur eta gazte literatura itzultzen" ikastaroa antolatu du EIZIEk

Manu Lopez Gaseni idazle eta iztultzaileak EIZIEk antolatutako "Haur eta gazte literatura itzultzen" ikastaroa emango du ekainaren 22an, 23an eta 24an Gasteizko Letren Fakultatean. Besteak beste, Haur eta Gazte Literaturaren esparruan itzulpegintzak dituen ezaugarriez jardungo du: beste generoentzat betetzen duen laborategi funtzioaz, ohiko joerez, proposamen berriez… Bai narratiba, bai poesia itzultzeko hainbat aholku, proposamen eta gida emango dira ikastaro honetan.

Ikastaroa  3 egunekoa eta 12 ordukoa izango da, saioak 16:00etatik 20:00etara. Izen-ematea, dagoeneko, zabalik dago eta ekainaren 5ean amaituko da, egun hori barne. Ikasle kopurua mugatua iznago da eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna. Ekainaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Egitarau osoa eta Informazio gehiago: http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/hgl_itzultzen.