Hemeroteka


Compartir
2014-05-11

Haur eta Gazte Liburuaren Kataluniako Saloiak 30 urte bete ditu

Apirilaren 28tik maiatzaren 11ra egongo da zabalik Haur eta Gazte Liburuaren Kataluniako Saloia, Lleidako Mollerussa herrian. Aurten, gainera, 30. urteurrena beteko du ClijCat-ek eta Mollerussako Udalak antolatzen duten azokak eta hori ospatzeko hainbat eta hainbat ekitaldi berezi izango dira. Hemen duzue egitarau osoa.

 

Galtzagorri Elkartearen bidez eta Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, aurten ere izango da euskal egileen saiorik: Yolanda Arrieta idazlea eta Leire Urbeltz ilustratzailea joango dira Mollerussara, bertan eskola-umeei zuzendutako saio bat eskainiko dute elkarrekin apirilaren 30ean.