Hemeroteka


Compartir
2016-04-02

Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko lehiaketa

Urtero bezala, apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta Galtzagorri Elkaretak, OEPLIko beste atalekin batera honako lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu: "IPUINETAKO ANIMALIA BAT ADOPTA EZAZU". Lanak aurkezteko epea apirilaren 2an amaituko da.

PARTE HARTZEKO:

1. Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan dauden irakurle guztiek har dezakete parte, bere ikastetxearen edo liburutegiaren bidez.

2. Parte hartzaileak irakurritako liburu bat hautatu beharko du, baina bertan kontatzen den istorioan animalia batek (erreala edo fantastikoa) protagonismoa edo zeresan handia izan beharko du.

3. Animalia horren marrazki bat egin beharko du, berak irudikatzen duen moduan. Originaltasuna baloratuko da, beraz, ezin dira ilustrazioak kopiatu!

4. Marrazkia laguntzeko, testu bat idatzi beharko du azalduz zergatik hautatu duen ipuinetako animalia hori. Jatorrizko marrazki bakoitzak 15x10,5 cm-ko formatua izan beharko du. Alde batean animaliaren marrazkia egin eta bestean testua idatzi beharko da, zergatik aukeratu duen azalduz.

5. Lan guztietan agertu beharko dute egileen identifikazio-datuek: izen-abizenak, adina, jaiotze data eta ikasmaila. Baita irakaslearen edo bibliotekariaren izenak, helbideak eta zentroko telefonoak edo kontakturako helbide elektronikoak ere.

6. “Ipuinetako animalia” hautatuaren liburuari dagozkion datuak ere jarri beharko dira (gutxienez liburuaren titulua, egilea eta argitaletxea).

7. Ikastetxeek eta liburutegiek, euren irizpide onen arabera, maila bakoitzeko hiru lan aukeratu beharko dituzte, eta zuzenean edo posta arruntez nahiz posta elektronikoz bidali beharko dituzte apirilaren 2a baino lehen honako helbideetara, bakoitzaren bizilekuaren arabera:

• Consejo General del Libro Infantil y Juvenil. c/Santiago Rusiñol, 8.28040 Madrid. secretaria@consejodellibro.org

• Consell Catalá del Llibre Infantil i Juvenil- ClijCAT. c/Mallorca, 272-274. 08037 Barcelona clijcat@clijcat.cat

Galtzagorri Elkartea. Zemoria, 25 behea. 20013 Donostia. galtzagorri@galtzagorri.eus

• Gálix. Centro de Emprendemento. Cidade da Cultura de Galicia. Monte Gaiás, s/n. 15707 Santiago de Compostela. galix@galix.org

• OEPLI. concursodiainternacional@oepli.org

8. Kategoria eta hizkuntza-eremu bakoitzeko sari bat emango da:

- Lehen irakurleak (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila)

- Irakurle aurreratuak (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila)

- Super-irakurleak (Bigarren Hezkuntzako 1. Eta 2. maila)

9. Sari bakoitza diploma batek eta liburu-sorta batek osatuko dute. Egileentzat eta lana aurkeztu duen erakundearentzat (ikastetxea edo Liburutegia) izango da.

10. Epaimahaia OEPLIren atal bakoitzeko ordezkariek osatuko dute.

11. Epaimahaiaren erabakia ekainean emango da jakitera eta sari-banaketa OEPLIren atal bakoitzaren egoitzan egingo da.

12. Lehiaketa erabaki ostean, jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzuliko. Irudi irabazleak OEPLIk erabili ahal izango ditu HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNArekin zerikusia duten euskarri eta erabilera desberdinetan. Horrek ez die parte-hartzaileei inolako irabazirik izateko eskubiderik emango. Halaber, ezinbestekoa izango da horien erreprodukziorako eta Erakundearen web gunean nahiz facebook-en zabaltzeko gurasoen/tutoreen baimena bidaltzea.

13. Lanak aurkezte hutsak adierazten du parte-hartzaileak lehiaketako oinarriekin bat egiten duela.