Hemeroteka


Compartir
2016-03-02

Hasi gara lehen book trailerrak jasotzen

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako lehen book trailerrak jasotzen hasi gara. Kurtzebarri BHI, San Luis La Salle eta Zurriola Ikastolako ikasleak izan dira haien lanak bidaltzen lehenak. Pixkanaka joango gara Liburu Gaztea web guneko Lehiaketa atalean bistaratzen. Book trailerrak bidaltzeko azken eguna martxoaren 4a da.

Hona hemen jaso dugun lehen book trailerra.

 

Sariak:

Lehiaketaren laugarren edizioa da hau eta iaz bezala egingo da: sariak epaimahai batek erabakiko ditu eta horrela banatuko dira:

- IKASTETXEKA:

DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

- NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

- PUBLIKOAREN SARIA: Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko. Norbanakoen kategorian: e-reader bat

- BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.

Martxoaren 4a da book trailerrak lehiaketara bidaltzeko azken eguna.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!