Hemeroteka


Compartir
2015-09-20

Harrera ezin hobea Bularretik Mintzora egitasmoak Bratislavako Kongresuan

Juan Carlos Alonso psikologo eta Bularretik Mintzora egitasmoko kideak  “BULARRETIK MINTZORA”; DEVELOPMENT OF EARLY READING HABITS AND PSYCHOEMOCIONAL STIMULATION goiburu duen hitzaldia eman zuen Bratislavan (Eslovakia) sekulako harrera beroa izan zuen. IBBYren Eslovakiako atalak antolatutako jardunaldietan hartu du parte Juan Carlos Alonsok abuztuaren 31n eta egitasmoak jakin-min handia sortu zuela adierazi du. 

Hogei minutuan azaldu behar zuen Alonsok Bularretik Mintzora egitasmoaren bidez 2007tik hona lortu dena eta egitasmo horren garrantzia. Baina hitzaldiak sortu zuen ikusminaz ohartuta, Alonsori bere hitzaldiaren iraupena bikoizteko aukera eman zioten. 40 minutuz mintzatu zen Euskal Herriko 20 herritan burutzen ari diren egitasmoari buruz, hau da, haurraren lehen urteetan irakurketarako zaletasuna sustatzeak haur horren garapen kognitiboan, linguistikoan eta emozionalean duen eragin positiboaz.

Hitzaldia txalo zaparrada batekin amaitu zuen eta ondoren, jakin-minez gerturatu zitzaizkion irakurketaren sustapenean aditu diren nazioarteko hainbat lagun. Asko izan ziren hitzaldia entzun eta hain egitasmo interesgarri eta garrantzitsua abian jartzeagatik zorionak ematera hurbildu zirenak ere.