Hemeroteka


Compartir
2012-11-13

Harkaitz Canok eskuratu du Euskadi Literatura saria

Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) eta Juan Carlos Marquez-ek (Bilbo, 1967) eskuratu dute aurtengo Literaturako Euskadi saria, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzak goizean jakinarazi duenez, Canok Twist nobelagatik (Susa) jaso du saria eta Juan Carlos Marquezek Tangram (Salto de Página) lanagatik.

Sari banaketa azaroaren 13an egingo dute, Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan. Irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 eurokoa ere izango du gero, bere lana beste hizkuntza batera edo batzuetara itzultzen bada.