Hemeroteka


Compartir
2015-10-11

Hamar lagun hautatu dituzte Marraz(i)Oak VII topaketetarako

Marraz(i)Oak VII topaketetan hamar ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta literatura adituak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren. Hauek izan dira hautatuak: Begoña Durruty, Unai Fernandez, Gurutz Oiarzabal, Yolanda Yobero, Nagore Txintxurreta, Maite Gurrutxaga, Irati Eguren, Garazi Bereziartua, Dani Maiz eta Amaia Arrazola.

"Gauzen lezioak" lelopean egingo dira aurtengo topaketak, urriaren 19tik 23ra, bost egunez, Donostiako Komikigunean.

Formatu eta genero grafiko zaharrak berreskuratuko dituzte aurtengo topaketetan. Gauza arruntek piztu dezaketen lilura sentsaziotik sortzen den ilustrazioa berrekuratzeko asmoa dute Odriozolak eta Puertak. Hala, Marraz(i)Oak-en, aurten, jakituriaren zuhaitzak, mapak, eskolako laminak, panoramikak… egin ahal izango dituzte izena eman eta aukeratuak izan diren ilustratzaileek.