Hemeroteka


Compartir
2014-09-10

Gutxi falta da IBBYren Nazioarteko Kongresurako

Irailaren 10etik 13ra egingo da aurten IBBYren Nazioarteko Kongresua Mexikoko hiriburuan, "Que todos signifique todos. May everyone really mean everyone" lelopean. Hausnarketa eta eztabaidarako gaia Irakurketa faktore inklusibo gisa izango da.

Antolatzaileen iritziz, inklusioa sustatzeko aniztasuna baloratu behar da, desberdintasuna aintzat hartu eta esklusioa sahiestu. Horregatik gonbidatu dituzte kongresu horretara liburuaren eta irakurketaren eragileak: idazleak, ilustratzaileak, sustatzaileak, analistak, Haur eta Gazte Literatura literatura kritikariak eta abar. Mexikon izango dira, besteak beste: Roberto Innocenti, David Almond, María Teresa Andruetto, Gusti, Suzy Lee eta Roger Mello.

Egitarau zabala osatu dute egun horietarako.

Erakusketak ere izango dira egun horietan ikusgai: Franz Mayer Museoan "Dibujando el mundo", "Nami Island" eta "Trazos que cuentan, colores que narran". Horrez gain, hiriburuko etorbiderik garrantzitsuenean, Avenida Reforma, Mexikoko 34 ilustratzaileren erakusketa egongo da, eta, Mexikoko Bibliotekan IBBYren sortzaile izan zen Jella Lepmanen (1891–1970) bizitzari buruzko argazki-erakusketa izango da.