Hemeroteka


Compartir
2024-05-20

Gonagorri podcasta Naiz irratiko estudioetan grabatzen hasi gara

Honezkero Gonagorri podcastaren laugarren denboraldian lanean ari gara. Gonagorri podcasta Naiz irratiko estudioetan grabatzen eta muntatzen hasi gara. Orain artean, gure kabuz ekoitzi eta muntatu dugu, eta emaitzarekin pozik geunden arren, koska bat hobetu nahi genuen alderdi teknikoa. Aukerak aztertzen ari ginenean agertu zen Naiz irratiarekin kolaboratzeko aukera haiek ere haur eta gazte literaturarekiko interesa agertu zutelako. Hala, seguru gaude kolaborazioak podcastaren hobekuntza ekarriko duela.

Aurrerantzean ohiko bideez gain —gure webgunea, ivoox, Spotify eta Baleafunk—, Naiz irratiak ere emango du Gonagorri podcasta, hilaren azkeneko igandean, 10:00ak pasatxoetan. Bide batez, Galtzagorrik kolaborazioa egingo du Zebra Bidean magazinean. Naiz irratiari atxikitako beste irrati guztietan ere emango dute Gonagorri, baita kolaborazioa ere.