Bye bye, gizontxo! Tipoak, estereotipoak eta arketipoak da gaur hasi den 13. MarraziOak tailerraren titulua.
Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gizonezko pertsonaien errepresentazioaren moldeez eta zergatiez hausnartuko dute ostirala bitartean tailerrean hasi diren hamaika ilustratzaileekin batera. Giro onean eta gogotsu hasi da tailerra. Irakasleek beren buruak aurkeztu dituzte eta, ondoren, ilustratzaileek.
Jarraian, Harkaitz Canok hitza hartu eta tailerreko lan-dinamika azaldu die ilustratzaileei. Ondoren, Ignasi Blanchek, lehenengo ariketa burutzea eskatu die ilustratzaileei, gizonezko pertsonai bat ilustratzen hastea.
Tailerra Igeldoko Undermount elkartean egiten ari dira, Donostian, ostirala bitartean. Gidariek eta ilustratzaileek, den-denek, egunoi zuku guztia aterako dietela badakigu.
Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzari esker antolatutako euskal ilustratzaileei zuzendutako tailerra da; trebatu, elkar ezagutu eta ilustrazioan aritu daitezen puntako gidariak lagun dituztela.