Hemeroteka


Compartir
2015-11-20

Getxoko XI. Komiki Azoka azaroaren 20tik 22ra

Azaroaren 20tik 22ra Getxon, Areetako Geltokia plazan, Getxoko XI. Komiki Azoka egingo da. Erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua iznago dira azokan.

Ostiralean 11:00etan zabalduko dute proiekzio batekin: "Komiki film laburrak". Hainbat liburu aurkezpen egingo dira eta arratsaldean komiki-tailerra euskaraz, Amaia Ballesterosen eskutik. Jarraian 2015eko egile omenduak sarituko dituzte: Juan Gimenez argentinarra eta Zulet umoregile grafiko beteranoa. Ondoren haiekin solasaldia izango da.

Bestalde, Santiago García eta Javier Olivaresen "Las Meninas" komiki-liburu sarituaren (Esapainiako Komikiaren Sari Nazionala) erakusketa izango da ikusgai datzoen egunetan. 

Azokaren ordutegia honako hau izango da: goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte)

Egitarau zabala osatu dute aurten ere antolatzaileek. Hemen duzue eskuragarri.