Hemeroteka


Compartir
2013-01-30

Gaztetxoentzako itzulpengintza tailerra Badu Badan

Galtzagorri Elkarteak eta EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) antolatuta, 10 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako itzulpengintza tailerra egingo da Badu Bada erakusketan, "Gure gaztetxoak itzultzaile handiak” lelopean.

Tailerra Patxi Zubizarreta idazleak eta Fernando Rey itzultzaileak eskainiko dute urtarrilaren 29an, 17:00etan, erakusketako egongelan. Bertan, gazteak itzultzaile lanetan jarriko dira eta “Tximeleta-belarriak” liburua itzuliko dute gaztelaniatik euskarara.

Haur Literaturan euskaraz argitaratzen diren liburu asko eta asko jatorriz ez daudela euskaraz idatzita, eta, hortaz, itzultzaileen lanaren garrantziaz ohartarazi nahi da tailer honen bidez. Horretarako neska-mutilak beraiek bihurtuko dira arratsaldez batez itzultzaile.

Parte hartzaileek Haur Literaturan oso ezaguna den eta hizkuntza askotara itzuli den “Orejas de mariposa” (Luisa Aguilar/André Neves) liburua euskarara itzuliko dute, Zubizarreta eta Reyren laguntzarekin.

Tailerrean parte hartzeko aurrez eman beharko da izena Galtzagorri Elkartean, galtzagorri@galtzagorri.eus helbidera idatzita. Gehienez 20 lagunentzako lekua izango da eta izen-emate epea urtarrilaren 28an itxiko da.