Udan entzuteko Gonagorri pieza batekin gatoz. Ohikoak baino luzeagoa gaiari pasioz heldu, eta ezin genuelako askatu. Miren Billelabeitiarekin egin genuen hitzordua Naiz irratiko estudioetan. Billelabeitiak 2023ko Saiakerako Euskadi Saria irabazi zuen, hain justu gazteekin egin duen bitartekaritza lanaren bueltan idatzitako saiakeragatik: Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela, 2023). Liburu horren beraren gomendioa eta iruzkina egin du Lore Agirrezabal gure kolaboratzaileak Gonagorriren pieza honetan.
Billelabeitiarekin izandako solasaldia galdera asko sortu dira, erantzunik gabekoak gehienak, baina den-denak hausnarketarako bidea ematen dutenak. Hona amu bat ea entzuteko gogoa sortzen zaizuen: Billelabeitiaren arabera gazteek irakurtzen dute.
Kontaketa Mireia Delgadok egin du, a capella, liluragarri.
Eskerrik asko Gonagorri egiten laguntzen diguzuen guztiei.