Hemeroteka


Compartir
2014-09-13

Gazteei zuzendutako ipuin lehiaketa

Gazteen artean idatzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Andoaingo Udalak, Martin Ugalde idazlearen ipuingintza kontutan harturik, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoen arteko XVIII. Ipuin Lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa honetara 10 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek aurkez dezakete bere ipuina. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake, euskaraz, originala eta argitaratu gabea.

Lehiaketa lau mailatan banatuko da: A.maila (10-11 urtekoena); B.maila (12 -13 urtekoena); C.maila (14-15 urtekoena) eta D.maila (16-17 urtekoena). A. mailako lanek gutxienez 2000 eta gehienez 6000 karaktere izango dituzte eta B. C. eta D. mailako lanek, gutxienez 6000 eta gehienez 16.000 karaktere izango dituzte.

Lan bakoitzaren lau kopia entregatu beharko dira urriaren 10an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Bastero Kulturguneko idazkaritzan. Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztuko da eta barruan, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta adina jarriko dira.

Sari txikiena 70 euro izango da eta potoloena 250 euro.