Hemeroteka


Compartir
2008-09-30

Gazteak eta irakurzaletasuna Mintegia Gasteizen

Goizeko 9:30etan hasiko da Mintegia, hilaren 30ean Gasteizko Simone de Beauvoir Elkarte Etxean. Sarrera hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bati ekingo diote bertaratzen direnek. Mahai-inguru horretan Asun Agiriano Bibliotekaria eta Galtzagorriko lehendakariak, Migel Asiain Literatura eta hizkuntza irakasleak eta Angel Erro poetak hartuko du parte. Mahai-inguruaren ostean, 11:45etan gutxi gorabehera, taldekako eztabaida  burutuko da 13:00ak arte.

Arratsaldean, Ricardo Gómez idazlea arituko da gaiaren inguruan, 16:15etan hasita. 17:00etan berriz, Víctor Moreno irakasle eta idazlea mintzatuko da. 18:00etatik aurrera Jardunaren ondorioak plazaratzeari ekingo diote bertaratutakoek.

Liburu tranpadunak: gazteak eta irakurketa

Aipatutako ekimen guzti hauek irakasleei daude bideratuta batez ere. Iluntzeko 20:00etan ordea, denei irekia den mahai-ingurua burutuko da Goiuri Jauregian. Bertan "Liburu tranpadunak: gazteak eta irakurketa" izeneko gaia landuko dute Lolo Rico idazle eta kazetariak eta Ricardo Gómez idazleak.

Goizeko mahai-ingurua euskaraz izango da, baina taldekako eztabaida egiteko gaztelaniazko taldeak ere sortu ahal izango dira.