Hemeroteka


Compartir
2016-12-28

Gazteak eta irakurketa protagonista izan dira Galdakaoko II. Booktube Lehiaketako sari-banaketan

Galdakaoko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak antolatzen duten Galdakaoko Booktube Lehiaketaren 2. edizioko sari-banaketa ekitaldia izan da gaur, abenduaren 16an, ostiralarekin.

Galdakaoko Euskal Liburuaren Azokan. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da Bengoetxe ikastetxeko ikasleen dantza ikuskizun batekin eta jarraian Euskal Liburu Azokako aretoan Idoia Noblek aurkeztutako ekitaldian banatu dira sari guztiak. Galdakaoko 3 ikastetxetako 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hartu dute parte lehiaketan.

Guztira, 47 booktube aurkeztu dira lehiaketara eta honakoak izan dira sari nagusia jaso duten booktuberrak:

 

Sari nagusia:

1. DBH1-2 multzoan: Lua Elorriaga, Elexalde BHI, DBH-1. Krokodiloa ohe azpian liburuari buruzko booktubea.

2. DBH3-4 multzoan: Enea Bustinza eta Irene Arenas, Eguzkibegi Ikastola, DBH-3. Zer da, ba, maitasuna? liburuari buruzko booktubea.

Ikastetxe bakoitzeko booktuberik onena:

- Elexalde BHI: Nerea Ereño eta Maien Valdizan. DBH-1. Krokodiloa ohe azpian liburuari buruzko booktubea.

- Bengoetxe BHI: Jon Ander Gonzalez eta Martin Cataldi. DBH 4. 35 kilo esperantza liburuari buruzko booktubea.

- Eguzkibegi Ikastola: Jon Blanco. DBH-4. San Ferminetan Lesakan liburuari buruzko booktubea.

Ekitaldiari hasiera eman dioten gazteen ikuskizuna: