Hemeroteka


Compartir
2014-10-30

Gazako liburutegiak berreraikitzeko ekimena

Palestinan, IBBYren (International Board on Books for Youn People) Gazako liburutegiak berreraikitzeko ekimena jarri dute martxan. Iragan hilabeteetan jasandako erasoen ondorioz, txikituta geratu ziren eta berreraikitzeko laguntza behar dute.

IBBY Gazako bi liburutegi babesten eta laguntzen ari da 2008az geroztik. Bat iparraldean dago, Israelgo mugatik gertu, BeitHanoun komunitatean. Bestea, hegoaldean, Rafah herrian, Egiptoko mugatik gertu.

BeitHanoun-eko liburutegia uztailaren 18an eraso zuten eta eraikinaren zati bat bota zuten. Baina uztailaren 28an erabat txikitu zuen Israelgo armadak. Komunitate horren berebiziko garrantzia zuen erakundea bota zuten eraso horretan, bertan biltzen baitziren, batez ere, inguruko haur eta gazteak eta emakumeak.

Rafah-ko Al-Shawka liburutegia militarrek okupatu zuten eta oso egoera txarrean utzi dute, zikina eta leihoak hautsita. Hala ere, liburuak oraindik bertan daude. Haurrentzako berri ona da, nahiz eta gehienek euren etxea galdu duten. Liburuzainaren etxea, esaterako, erabat txikitu zuten.

IBBY komunitateak liburutegi horiek berreraikitzeko asmoarekin donazioak jasotzeko kontu batzuk zabaldu ditu:

For donations in Swiss francs: CH38 0077 0016 0566 2424 6

For donations in Euros: CH66 0077 0016 5414 1373 7

For donations in US dollars: CH29 0077 0016 5401 3827 1

Honako gaia jarri: IBBY Gaza

Bestela jo IBBYren web guneko atal honetara: www.ibby.org> donations