Galtzagorri elkarteko ordezkaritza bat Parisen dago, Montreuileko Salon du livre et de la presse jeunesse en Seine-Saint Denis. Bidaiaren helburua da hango zuzendariarekin bilera egitea hurrengo Ikusi Mikusi euskal haur eta gazte literaturaren azokarako ideiak lortzeko eta lankidetza bilatzeko.
Aurten azokaren gaia Nous da, hau da, Gu. Irakurketa norberak isiltasunean egiten duen ekintza izatetik, ekintza kolektibo bat izatera nola iragan daitekeen. Tailerrak, ikuskizunak, liburu-kontaketak eta bestelako ekitaldi ugari hartu ditu azokak.
Galtzagorri eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker joan da elkartearen ordezkaritza Parisera.