Hemeroteka


Compartir
2015-11-18

Galtzagorri Elkarteaz eta 25 urteko ibilbideaz Karrikiri elkartean

Iruñeko Karrikiri Euskaldunon Topaguneak Haur eta Gazte Literatura Hitzaldiak antolatu ditu Haur Literatura 2015ean izeneko nobedadeen erakusketaren barruan. Azaroaren 18an, 19:00etan, Galtzagorri Elkartea izango dute mintzagai Iñaki Markotegi Galtzagorriko presidenteak eta Izaskun Jauregi idazkari teknikoak.

"Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea: 25 urte irakurtzeko zaletasuna sustauz" goiburu duen hitzaldian elkarteak mende laurden honetan egindako ibilbideaz eta Galtzagorrik gaur egun martxan dituen egitasmoez jardungo dute.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da Iruñeko Xabier Karrika 4an.

Bigarren hitzaldia azaroaren 25ean iznago da eta Galtzagorriko presidente ohi Migel Asiainek emango du: "Haur literaturan zer irakurri eta zertarako?".