Hemeroteka


Compartir
2012-06-12

Gaizka Arostegik irabazi du Mikel Zarate saria

Gaizka Arostegik (Portugalete 1965) irabazi du 2012ko Mikel Zarate Haur Literatura Saria "Urrezko Orrazia" nobelarekin. Hala erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Hamazazpi lanen artean hautatu dute Arostegiren "Urrezko Orrazia". Bertan, egileak familia baten gorabeherak eta sorgin, lamia eta izaki mitologikoz osatutako fantasiazko mundu bat nahasten ditu.

Mikel Zarate Saria Lezamako Udalak eta Elkar Argitaletxeak elkarlanean sortu zuten duela bi urte, euskal kulturgintzan sortzaile eta sustatzaile izan zen Zarate lezamarraren omenez. Aurreko edizioetan Asier Mendozaren "Beste gu" eta Julen Gabiriaren "Nire aita ikusezina da" lanak saritu zituzten.

Saria 3.000 eurokoa da eta liburua udazkenean argitaratuko da.