Hemeroteka


Compartir
2019-11-25

Fikzio digitalari buruzko tailerra egin dugu Lucas Ramadarekin

Aurreko larunbatean lau orduko tailerra egin genuen fikzio digitalari buruz Lucas Ramadarekin. Parte hartzaileak gehiagoren gose geratu ziren; ikastaro luzeagoa, fikzio digitaleko irakurle kluba sortzeko gogoa ere aipatu zen. 25 bat lagunek parte hartu zuten Galtzagorri elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, San Telmo Museoan antolatutako tailerrean.

Ramadaren hitz jarioa txalotu zuten amaieran parte hartzaileek, eta tableta eskuetan jokatu egin zuten eta jokatzean irakurri egin zuten, eta alderantziz. Adibideak jarri zituen adituak, gaian sakondu zuen eta obrak baloratzeko irizpideak eman zituen, besteak beste.

Tailerrean parte hartu baduzu, hartu nahi bazenuen baina ezin izan baduzu, Behinola aldizkaria labean daukagu eta han Lucas Ramadari egindako elkarrizketa aurkituko duzu, baita fikzio digitalen kartografia bat ere. Adi!