Hemeroteka


Compartir
2023-01-13

Ez-fikzioa da 'Behinola' aldizkariaren ale berriaren muina

Behinola aldizkariaren 46. alea egin dugu. Pixka bat atzeratuta gatoz, baina bagatoz. Ez-fikzioari buruzko landa-koadernoa egin dugu eta, bertan, gaia kokatzeaz gain, bitartekarien eta euskal editoreen iritziak eta esperientziak jaso ditugu. Lau Eskutara atalean 1545 argitaletxeko Xabi Salaberriak idatzi du, besteak beste, filosofia-liburuei buruz eta harekin batera erredakzio taldeko kideek Portugalen sortutako eta orain Bartzelonan ikus daitekeen zientzia eta ipuin klasikoak lotzen dituen erakusketa bati buruz idatzi dute. Zer gehiago? Bai, Sormenez atala, Aintzane Usandizagak idatzitako ipuin batekin gatoz. Galtzagorri elkarteko albisteak, Irakurketa Mintegiari esker egiten dugun iruzkinen atala, zer ekarri nahiko genukeen euskarara eta Ibai Rico glaziarren adituak egin digu Kuttuna atala. Hori hitzei dagokienez, baina Behinola irudia ere bada, hor du bihotza, eta azala, kontrazala eta zenbakia Iñaki Landak egin dizkigu, Sormenez atalari ere bai, non Usandizagarekin batera lan egin duen. Josue Urrutiak, bestetik, denbora-pasa egin digu.

Behinola ez baduzu jasotzen, harpidetza egiteko aukera duzue hemen. Elkar dendatan eros dezakezue.