Hemeroteka


Compartir
2016-01-24

Euskarazko komikiak garai emankorra bizi du

Komikeri blogak egindako urteko analisiaren arabera, 2015a oso urte ona izan da euskarazko komikigintzarentzat. Blogeko azken sarrerak dioenez, "alde guztietatik begiratuta, 2015eko emaitza bikaina izan da, guztira 17 komiki kaleratu baitira".

Azken bost urteetako kopururik handiena dela dio Komikerik. Hain zuzen, duela bost urte sortu zen blog hori eta harrez gero izan den urterik oparoena 2015a izan da bertan bildutako datuen arabera.

Euskarazko komikigintzak 2012an beheraldia izan zuen arren, handik aurrera goranzko joera hartu du eta 2015a oso emankorra izan da. 

Kantitatez ez ezik, kalitatez ere oso ona izan dela dio. Gehienak heldu zein gazteei zuzendutakoak izan diren arren, Haur Literaturari dagokionez, 5 izenburu argitaratu direla aipatzen du.

Informazio gehiago: https://komikeri.wordpress.com/