Hemeroteka


Compartir
2021-02-12

Euskal sistema literarioa hizpide HGL Eskolan ikastaroan

HGL Eskolan ikastaroaren bigarren ekitaldian Asun Agiriano haur bibliotekariak HGL Eskolan ikastaroko ikasleak euskal haur eta literaturaren sistemaren barna eraman zituen, bide batez, baliabideak zein diren ere azaldu zien. Hasteko, ikasle bakoitzari izena eta irakurri duen azken HGL liburua zein izan den azal zezan eskatu zion. Irakurleak direla agerian geratu zen. Ikasle asko eta asko irakasleak dira eta haietako asko haurrei irakurritako azken liburuaz mintzatu ziren.

Euskal sistemaren barruan dagoena aletu aurretik, Agirianok historia hurbilean kokatu zuen euskal HGL sistema eta 40-45 urteko iragan laburra duen sistema gaztea aztertzeko, oraindik "perspektibarik ez" dugula erantsi zuen. Bidenabar, sistema literarioaren beraren oinarri teoriko batzuk eman zituen. 

Maleta bete liburu, aldizkari eta gida joan zen Agiriano eskola ematera eta mahai batean zabaldu zituen obra guztiak; azalpenak eman ahala erabiltzen zituen adibide gisa. Hala, euskal haur eta gazte literaturaren sisteman kontsumitzaileak, ekoizleak, merkatua, institutuzioa, produktua eta baliabideak aztertu zituen. Ikasleek parte hartu zuten eta adibideak ekarri zituzten edota iritziak eman ere Agirianok eman zituen azalpenen gainean. 

Hurrengo asteko saioan Juan Carlos Alonso psikologoak haur eta gazte literaturak haurren garapen emozionalari egiten dion ekarpenaren gainean hitz egingo du.