Hemeroteka

2025-03-31

Euskal artistak Bolognako Azokan

Bolognako Haur Liburuaren Azoka egiten ari dira apirilaren 3ra arte, nazioarteko haur literaturak Italiako hiria beteko du. Aurtengo edizioa 62.ena da eta Letonia da gonbidatu berezia. Artista euskaldunen presentzia ere egongo da haietako zenbaiten lanak han erakusteko aukeratu dituztelako. Hain zuzen, Ilustratzaileen Erakusketara 4.200 aurkeztu ondoren, 324 hautatu dituzte eta haien artean 77 irabazle izendatu. Irabazleen artean Ana G. Lartitegui dago eta hautatuen artean Ainara Azpiazu Axpi, Saioa Aginako eta Kike Ibañez. Irabazlearen lanak nazioartean ibiliko den erakusketan erakutsiko dituzte, eta hautatuek aukera izango dute Bolognako Azokan euren porfolioa Ilustratzaileen Bizirautearen Hegian erakusteko, eta editoreen eta bestelako profesionalen iruzkinak jasotzeko. 324 ilustratzaile horien artean hurrengo urteko edizioaren kartela egingo duena aukeratuko dute.

Hamaika ekintza bildu dituzte azokaren egitarauan, eta IBBY haur liburuaren nazioarteko erakundeak 2026ko Hans Christian Andersen sarietako hautagaiak jakitera emango ditu gaur, azokan bertan. Horrez gain, IBBYk beste zenbait ekintza antolatu ditu azokaren egitarauaren barruan.

Galtzagorritik, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, Mireia Delgado eta Saroa Bikandi izango dira Bolognan egunotan.