Hemeroteka


Compartir
2014-09-21

Europako hizkuntzetan argitaratutako liburuen gomendioak

IBBYren Europako sekzioek Europako hizkuntzetan Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako liburu gomendagarrien zerrenda osatu dute. Hogeita bat hizkuntzen artean dira euskara eta katalana ere. Gure hizkuntzan gomendatzen den irakurgaia Juan Kruz Igerabidek idatzi eta Elena Odriozolak ilustratutako Eguberria (Nerea, 2012) liburua da.

Katalanez Maite Carranzaren Paraules (Edebé, 2011) eta Àngel Burgasen Noel et busca liburuak gomendatzen ditu zerrenda horrek. Galegozko irakurgaien gomendiorik ez dute bildu.