Hemeroteka


Compartir
2021-01-12

Etxepare Sarien aurtengo deialdia egin dute

Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bitartez, haurrei zuzendutako album ilustratuen Etxepare Saria antolatzen dute 2004tik. Nafarroako Gobernuak, Agenda 2030ek, Pamiela Etxeak eta Galtzagorri Elkarteak lagun dituzte bidean. 2021eko sarien oinarriak plazaratu berri dituzte eta bertan egileek bete beharreko baldintzak, lanen nolakotasuna, bidalketa epeak eta sariaren ezaugarriak azaldu dituzte. Sari bakarra eman ohi dute, 5.000 eurokoa, baina, diruaz gain, Etxepare Sarien eta Pamiela argitaletxearen arteko elkarlanari esker, saritutako lana argitaratu egitngo du beste behin ere argitaletxe nafarrak, euskaraz betiere. Aurten, lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 7a da eta epaimahaiak bere erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 30a.

 

 

Gero eta sortzaile gehiagok aurkezten dituzte beren lanak Etxepare Sarietara. Izan ere, urteen poderioz egonkortu eta indartu den lehiaketa da. Galtzagorri Elkarteak duela bost urte, Etxepare Sarien antolatzaileen eskakizunari jarraiki, BIKO-TEKA album ilustratuak sortzeko tailerra sortu zuen. Orduz geroztik, urtero handik pasatako sortzaileak saritu dituzte. Etxepare Sariek bezala. BIKO-TEKAk ere euskarazko album ilustratuen sorkuntza sustatzea du helburu. Tailerra honetan bertan egingo da Iruñeko Kondestablearen Jauregian Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuta. Hain zuzen, hilaren 25etik 29ra izango da. Dagoeneko aukeratu ditugu aurtengo parte-hartzaileak, baita oraingoan haiekin mintzatzera joango diren gonbidatuak ere; Ana Ibáñez ilustratzaileak eta Dani Martirena idazleak autoekoizpenaz hitz egingo diete.