Hemeroteka


Compartir
2014-01-15

Etxepare Sarian parte hartzeko epea maiatzaren 23an amaituko da

Haurrendako albumak sortzeko Etxepare Saria 2014 abian da. Ohi bezala, sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkez daitezke. Proposamenak albumaren ezaugarriak izan beharko ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.

Lanek euskaraz idatziak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean har daiteke parte.

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki egingo da.

Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2014ko ekainaren 30a izanen da.

Honakoak dira antolatzaileak: Agoizko Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

Laguntzaile dute Pamiela argitaletxea.

Informazio gehiago eta oinarri guztiak: http://www.etxeparesaria.net