Hemeroteka


Compartir
2013-02-01

Etxepare Sarian parte hartzeko aukera zabalik da

Maiatzaren 31 arte izango da 2013ko Etxepare Sarian parte hartzeko aukera. Urtarrilaren 2an zabaldu zen epea eta oinarriak iaz aurkeztu ziren, 2012ko saridunaren (Miren Asiain) berri ematearekin batera. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 29a izango da.

Etxepare Saria Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, saritutako lanak argitaletxe honek argitaratzen ditu. Hori izaten da sariaren zati bat, bestea egile eskubideen aurrerapen gisa ematen den 5.000 eurokoa izaten da.  

Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izaten dira, hau da, albumen osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatu behar du lanak. Lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.