Hemeroteka


Compartir
2025-02-24

Eskubideen gaia landuko dute aurtengo Iberoamerikako IBBYren Mintegian

Espainiako OEPLI haur eta gazte literaturako erakundeak (Galtzagorri haren adarra da) eta Latinoamerikako eta Karibeko haur eta gazte literaturaren erakundeak, Iberoamerikako HGLren IV. Mintegia antolatu dute. Martxoaren 11 eta 12an egingo dute eta online parte hartzeko aukera dago. Mintegiaren gaia Eskubideak izango da eta zentsurak, migrazioak, marginazioak eta bazterketak hizpide izango dituzte nork bere ikuspuntutik. Izen-ematea honako formularioan egin daiteke.

Txile, Nikaragua, Kolonbia, Mexiko, Brasil, Peru eta estatuko sortzaileek parte hartuko dute; tartean, Issa Watanabe Peruko sortzailea ezaguna egin dena Migranteak hitzik gabeko albumagatik (iaz 1545 argitaletxeak euskaraz eman zuen). Hemen programa osoa.