Hemeroteka


Compartir
2021-11-23

Emozioak Gonagorri podcastaren hirugarren piezaren bihotzean

Gonagorri podcastaren hirugarren pieza entzungai dago jada. Gure webaren bitartez edo Ivoox, Spotify eta Baleafunken ere entzun dezakezu. Emozioei buruzko podcasta egin dugu oraingoan, eta emozioak eta gazte-literatura –batez ere– lotu ditugu. Juan Carlos Alonso psikologoa sa gure gonbidatua solasaldian, Beatriz Egizabalek egin digu kontaketa eta Lore Agirrezabalek, liburu-gomendioa. 

Alonsorekin aletu dugu emozioen eta gazte-literaturen gaia. Paradoxikoa bada ere, emozioak bogan daude, nahiz eta errezeta moduan "saltzen" diren. Alonso ez horren aldeko inondik ere, bere ustez, literatura bihotzarekin eta buruarekin egindako bidaia da, barrura egiten duguna eta emozioak berez sortuko dira. Are gehiago, emozioak berariaz sortzen direnean irakurleak sumatuko du inolako zalantzarik gabe. Bide batez, Alonsok egungo gizartearen erradiografia egiten digu gaiaren testuinguruan betiere, eta, formularik gabe, benetako literaturaren gorazarre egiten du. Solasaldia lerro hauetan adierazita doana baino askoz oparoagoa da, ez galdu! Egizabalen kontaketari buruzko pistarik ez dugu emango, ezta Agirrezabalek dakarren gomendioarena ere. Entzun Gonagorri!