Hemeroteka


Compartir
2016-02-13

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan Komikiaren Saria sortu dute

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin Elkar Fundazioak deitutako 8. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa abian da. Aurten, parte hartzeko hiru modu daude: Peru Magdalenak idatzitako Lolo ipuina irakurri eta ilustrazio bat egin edo Martin Altzueta 'Martintxo' ilustratzaileak egindako ilustrazioa ipuin bihurtu. Bestetik, aurten lehen aldiz, kulturaz duten ikuspuntua komiki ala bineta bidez aurkezteko aurkera badago.

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute.

- Ilustrazio Sarian: A maila ( HH4-HH5); B maila (LH1-LH2) eta C maila (LH3-LH4).

- Ipuinentzako Sarian: D maila (LH5-LH6) eta E maila (DBH1-DBH2).

- Komiki eta Binetentzako Sarian DBH3 eta DBh4koek har dezakete parte. Komikia edo binetaren gaia “Eta kultura zer?” izango da.

Horrez gain, ikastetxeentzako sari bereziak egongo dira: jasotakolan guztien artean ikasgela guztiarentzako bi sari zozkatuko dira.

Ilustrazio Sarian parte hartzen dutenek, beste sari bat ere jaso ahal izango dute: Publikoaren Saria, hain zuen.

Lehiaketari buruzko informazio guztia bere web gunean aurkituzko duzu.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da.