Hemeroteka


Compartir
2014-02-04

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa abian da

Abian da haurrei zuzendutako  6. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Haur eta gazteek har dezakete parte lehiaketan.

Horretarako bi modu daude. Batetik, Haur Hezkuntzatik LH 4 bitarteko neska-mutilek (hiru kategoriatan banatuta) Alaine Agirrek idatzitako Letra txarra daukat, eta zer? ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute.

Bestetik, LH5-etik DBH 4-ra bitarteko gaztetxoek (beste hiru kategoriatan banatuta), aurtengo lehiaketarako prestatutako ilustrazioan oinarrituta ipuina sortu beharko dute.

Aurtengo lehiaketan ipuin bihurtu beharreko ilustrazioa Iban Barrenetxea ilustratzaile elgoibartarrarena da.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 11 baino lehen aurkeztu behar dira.

Ipuina ilustratzeko lehiaketako sariak honakoak izango dira:

A maila:

1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)

2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (40€)

B maila:

1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (60€)

2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)

C maila:

1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (60€)

2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)

Publikoaren saria

Epaimahaiari gehien gustatu zaizkion 30 ilustrazioak Irrien Lagunak-en webgunean (www.irrienlagunak.com) eskegiko dira maiatzaren 12an eta boto gehien jasotzen dituen lanak Irrien Lagunak Klubak emandako saria jasoko du.

Ilustrazioa ipuin bilakatzeko kategoriako saria:

A maila:

1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (60€)

2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (50€)

B maila:

1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (70€)

2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (60€)

C maila:

1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (70€)

2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (60€)